Lidergo kontzienteari buruzko I.
Bihar Biltzarra
2024ko maiatzak/
16 eta 17
Nafarroako Kutxa Fundazioaren kultur zentroa.
(CIVICAN. Pio XII.aren etorb., 2, Iruñea)
Agurra

Mª Carmen Maeztu Villafranca
Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria. Nafarroako Gobernua
Erakunde, entitate eta instituzio publikoek gure jardueran txerta dezakegu, eta txertatu behar dugu, lidergo kontzientearen balioa, zuzen-zuzenean lotuta baitago Nafarroako Gobernuak gure gizartea eraldatzeko duen konpromiso irmoarekin.
Eredu horrek aukera ematen digu politika publiko hurbilagoak eta eraginkorragoak egiteko, pertsonen ongizatea eta herritarrentzako zerbitzuen garapena hobetzearren. Izan ere, lidergo kontzientearen oinarrian dauden printzipio berberen alde egiten dugu lan Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuan: pertsonak ardatz hartzea, guztion ongia bilatzea, eta Nafarroako gizartearen bizitza hobetzea eta sustatzea bilatzen dugu, epe luzerako ikuspegiarekin.
Inguratzen gaituenari buruz gogoeta egiteak berekin dakar geure buruaz gehiago jabetzea ere. Horregatik, lidergo kontzienteak erraztu egiten du pertsonak haztea, gai izan daitezen ingurunea hobetzeko eta gizarte jasangarriago bat sortzeko, gizarte-ekonomiaren printzipioekin argi eta garbi lerrokatua.
Pozten nau Iruñeak gizartearen errealitate eta behar berriei buruzko eztabaida- eta hausnarketa-foro hau hartzeak. Guztiok animatzen zaituztet biltzar honetan aktiboki parte hartzera, oso ekimen baliotsua baita etorkizun arduratsuago, jasangarriago eta eraldatzaileago baterantz aurrera egiteko.



Aurkezpena
I. Bihar Biltzarra: etorkizun betea eta positiboa lantzeko gunea
Lidergo kontzientea erantzukizunez eta presentzia izanez garatzen da, eta guregan, besteengan eta ingurunean eragiten ditugun motibazioak eta inpaktua zaintzen ditu. Horrela, pertsonen erabateko garapena sustatzen du, eta erraztu egiten du norbanakoen eta erakundeen helburuek bat egitea. Lider kontzienteak inspirazio-iturri dira, benetakoak eta koherenteak direlako. Beren etikarekin, jakinduriarekin, errukiarekin eta guztion onerako interesarekin, ezinbestean sustatzen dituzte ingurune profesionalak eta komunitarioak, osasungarriak eta enpatikoak, horietan pertsonak loratu ahal izan daitezen.
Lidergo kontzienteari buruzko I. Bihar Biltzarraren helburua da ikusaraztea zeinen garrantzitsua den lidergo-mota hori XXI. mendeko erronkei ikuspegi gizatiar eta eraldatzaileaz heltzeko, esperientzia bereziak ezagutzeko, eta hausnartzeko zein diren bide horretan aurrera egiteko gakoak. Biltzar hau «Gaur hasi da bihar» programaren parte da.
Biltzarrak egun eta erdi iraungo du: maiatzaren 16an, osteguna, pertsona, esperientzia eta sare eraldatzaileak ezagutzeko aukera izango da. Horiek inspirazio-iturri hartuta, tailer bat egingo dugu maiatzaren 17an, gure esperientzia eta proiektuak partekatzeko eta lidergo kontzienteari buruzko ikaskuntzan murgiltzeko, begirada bera duten pertsonekin batera.



Egitaraua
Maiatzak 16
(CIVICAN. Iruña 9:00 – 18:30)
Maiatzak 17
(CIVICAN. Iruña 9:00 – 13:30)
KONGRESUAREN GRABAZIOAK ESKURAGARRI
– Maiatzaren 16an, goizeko saioa
– Maiatzak 16, arratsaldeko saioa
– Maiatzaren 17an, goizeko saioa (44:45etik aurrera)
Deskargatu hemen Kongresuaren programa osoa.
Lidergo kontzientera
hurbiltzeko aukera paregabea
Hizlariak

Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilaria. Nafarroako Gobernua

Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia. Nafarroako Gobernua.

Kataluniako Generalitateko Gobernu Onaren, Berrikuntzaren eta Kalitate Demokratikoaren zuzendari nagusia, eta Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslea.

Bakearen eta bizikidetzaren aldeko ekintzailea.
I. Bihar Biltzarra:
Ezagutzeko, ikasteko eta konektatzeko gunea
Bihar, lidergo kontzienteari buruzko I. Kongresua zuretzat da, nahi baduzu…
Modu kontzientean lideratzen ikastea
Interes pertsonala eta guztion ongia uztartzeko moduak aurkitzea
Sareak, esperientziak eta pertsona eraldatzaileak ezagutzea
Goiz positibo bat eraiki nahi duten pertsonekin konektatzea
Norentzat da?
Lidergo-posizioetan egonik, lidergo hori kontzienteki gauzatzeko interesa duten pertsonentzat.
Jasangarritasunean eta garapen jasangarrian liderrak izanik, begirada berriak garatzeko asmoa dutenentzat.
Eragin positiboa sortu nahi duten enpresa eta erakundeentzat.
Garapen pertsonaleko profesionalak eta espiritualtasun-mugimenduak izanik, gizarte-eragina lortu nahi dutenentzat.
Beren ekimenak kontzienteki martxan jartzea bilatzen duten ekintzaileentzat.
Kontzienteki aldaketa positibo bat eragin nahi duten pertsona guztientzat.
Kongresua iruditan




Berriak. Albisteak gaztelaniaz
Proiektu hau Nafarroako Gobernuko Ekonomia Sozialeko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak bultzatu du, Nafarroako Gobernuko Berrikuntza Sozialaren Unitatearekin, Matukio-rekin eta El Buen Vivir elkartearekin batera, eta honako hauen laguntzaz: Innova Programa (Nafarroako Kutxa Fundazioak eta «la Caixa» Fundazioak sustatua), Nafarroako Gobernua, Iruñeko Udala eta EnREDaRSE.
Sustatzaileak:
Laguntzaileak: