«Gaur hasi da bihar»

Nafarroako gizartea etorkizunerako modu kontzienteago batean prestatzen laguntzen duen programa

 

Bihar: Etorkizuna modu positiboan eraikitzeko gunea


Bihar izenarekin hitz-jokoa egin dugu, bi esanahi bateratzen baititu. Ohiko «biharko egunaz» gain, Buda argiztatu zeneko estatua ere bada (Indian). Bihar programarekin etorkizun argitsu positiboa eraiki nahi dugu.

«Bihar: gaur hasi da bihar». Programa honekin etorkizunerako erantzun kontzienteagoak ematen lagundu nahi dugu. Horretarako, lidergo kontzientean jarri dugu arreta, alderdi hauek kontuan hartuta:

  • Tartean diren pertsona guztiak zaintzea, beren onena atera dezaten (“loratu” ere esaten dugu).
  • Ikuspegi egozentrikoak gainditzen dituzten abiapuntuak izatea erabakiak hartzeko eta ekiteko orduan.
  • Etika eta berezko balio ez-materialistak kontuan hartzea.
  • Guztion ona zaintzea.
  • Epe luzerako ikuspegia izatea.
  • Koherentzia eta benetakotasunari eustea.


Lidergo kontziente horren bidez, Nafarroako gizarteak baliabide gehiagorekin eta sakontasun handiagoz ekin diezaieke sortzen ari diren erronka handiei.

Helburu horiek lortzeko, «Bihar: gaur hasi da bihar» programaren lehen edizioak hiru lan-ildo ditu:

 

  1. Lidergo kontzienteko prestakuntza

 

2023ko azarotik 2024ko maiatzera arte liderrak prestatzen ari gara, ezagutza garatuz, esperientziak sortuz eta trebetasunak sustatuz. Zazpi hilabeteko bidaia honetan lidergo kontzienterako funtsezkoak iruditzen zaizkigun gaiak jorratzen ari gara, hilean bat:

  • Eraldaketarako lidergoa (Daniel Gabarró).
  • Nola izan, sortu eta mantendu aldaketa hori (Ana Apesteguia Armijo).
  • Etika, Sarasvati-rekin (Rosa Martos García).
  • Autoezagutza (Cristina Mingueza Benedé)
  • Gure garapenerako tresnak: Barne Garapenerako Helburuak (Leire Iriarte Cerdán).
  • Komunikazioaren gakoak, lidergo kontzienterako (Marta Martínez Arellano).
  • Neurozientzia, lidergo kontzienteari aplikatuta (Javier Elcarte).

 

Prestakuntza horrek lidergoa modu kontzienteagoan eta eraldatzaileagoan gauzatzeko tresnak, trebetasunak eta ezagutzak ematen dizkie parte-hartzaileei.

  1. Herritarrak sentsibilizatzea

 

Herritarrei erronka sozialen berri eman diegu, arte- eta kultura-jardueren bidez, honako hauek barne:

  1. Bihar Kongresua

“Lidergo kontzienteari buruzko I. Bihar Biltzarra» egingo dugu maiatzaren 16 eta 17an, Iruñako  CIVICAN aretoan.

Kongresuaren aurkezpen-bideoa eskuragarri: